Albisteak

 

Alkoholaren, tabakoaren, antsiolitikoen, kalamuaren edo beste sustantzia batzuen kontsumoak, baita jokoa ere, ez dira desagertzen egungo krisiaren ondorioz. Batzuk handitu ere egin litezke. "Normaltasun berrian" prebentzioa inoiz baino beharrezkoagoa izango da, ezohiko zirkunstantziek eragindako kontsumoak kronikoak izan ez daitezen.

Prebentzio hau ez da talde espezializatuen kontua. Zeregin sozial horrek zentzua hartzen du, besteak beste, hezkuntzan, osasun publikoan, gizarte-ongizatean, garapen komunitarioan eta gazteen dinamizazioan lan egiten duten edo boluntariotza egiten duten eragileen eta erakundeen arteko lankidetzari esker. Talde horiek prebentzio-irizpideak eta orientabideak sar ditzakete beren jardueretan.

Partekatzen dugun gida hau tresna baliagarria da talde eta erakunde horiek erraz ezagutu ditzaten prebentzioa arautzen duten irizpide zientifikoak. Prebentzio-programak eraginkortasuna bermatzeko moduan martxan jartzeko gomendio-sorta bat jasotzen du.

Gida
Jarraibideak Edukiak
1 Lan egingo den biztanleria ezagutzea
2 Emaitza argiak eta errealistak proposatzea
3 Egin nahi dugunaren eraginkortasunari buruz dagoen ebidentzia aztertzea
4 Proposamenen logika kontzeptuala ziurtatzea
5 Komunitatearen parte-hartzea sustatzea
6 Ekimenen eta beste eremu batzuetako programen arteko elkarreragina aztertzea
7 Baliabideei, aukerei eta abarri dagokienez, egitura egokia izatea
8 Ekintzak programatzea: egutegia, intentsitatea, iraupena…
9 Ekintzen eta eragileen arteko harremanen kalitatea zaintzea
10 Hobetzeko aukerak aztertzea eta ebaluatzea

Baliagarria izatea espero dugu.

Gidarako sarbidea: https://www.habilidadesparalavida.net/sestao/10-Pautas

Mendekotasunei Aurre egiteko Udalaren Programaren ekimena