Albisteak

 

Sestaoko Udalak Alarma Egoera dela eta etenda zituen lizitazio prozesuei berrekingo die pasa den astean Ministroen Kontseiluak Sektore Publikoak sustatutako kontratazio prozedurei berrekiteko eta halaber baliabide elektronikoak erabilita egiten diren kontratu berriak abian jartzeko erabakia hartu ondoren.

Gaur, asteazkena, Tokiko Gobernu Batzarrak ospatutako bileran Las Llanas Futbol-zelaiko argiterian eraginkortasun energetikoa eta segurtasuna berritu eta hobetzeko kontratua adjudikatu da. Lanak uda honetan egingo dira eta inbertsioa 163.542 eurokoa izango da.

Ekintza honekin Udalak zelai-jokoa argiztatzen duten lau dorreen argiteria modernizatu nahi du. Las Llanas Futbol-zelaiak 102 metroko luzera eta 64 metroko zabalera du. Zelaia argiztatzeko 26 metroko garaiera duten lau dorre erabiltzen dira; dorre horietan guztira metalezko 49 lanpara halogeno daude instalatuta, 2.000 watteko potentziarekin..

49 lanpara halogeno horien ordez LED proiektagailu instalatuko dira.

Proiektua Udala azken urteotan instalazio hau modernizatzeko garatzen ari den planen barruan dago eta helburua argiztapen-instalazioak eraberritzea, energia-kontsumoa arrazionalizatzea, argiztapenaren kalitate bisuala handitzea eta pertsona zein ondasunentzat argiztapen-instalazioaren segurtasuna handitzea da.