Albisteak

 

Martxoaren 31n izan behar zuen osoko bilkura egitea etenda geratu da, Alkatearen dekretu baten bidez, coronabirusak eragindako pandemiaren ondorioengatik eta Espainiako Gobernuak dekretatutako alarma egoerari erantzunez.

Josu Bergara alkateak, udal taldeetako bozeramaileekin batera adostuta, uste du ez dagoela baldintzarik osoko bilkura hori egiteko. Ezta ere Gobernu Batzordearen bilkurak. Beraz, bilkura horiek etenda gelditzen dira gutxienezko baldintza batzuetan egin ahal diren bitartean.