Albisteak

 
Bizkaiko Psikologia Elkargoak PSIKOLAGUN ekimena abiarazi du, herritarrei harrera psikologikoa eskaintzeko, bereziki, premia gehiago duten pertsonei, Grupo de Intervención en Emergencias y Catástrofes (GIPEC) delakoaren bitartez.

Kontsultak igorri daitezke posta elektronikoz jarraiko helbidera: psikobizi.bizkaia@cop.es edota Whatsapp mezuren bidez eskuko telefono honetara 686 202 918.

Osasun larrialdia eta alarma-egoera direla eta, koronabirusaren ondorioz, gure elkargoak, Bizkaian psikologiaren profesionalak biltzen dituenak (2500 kide), zerbitzua eskaini nahi du eta orobat, laguntza eman, hurbiltasuna, lasaitasuna eta entzumena, halakoak behar dituen pertsona guztiei, ezagutza zientifikoa eta lanbide jardueraren bitartez.

Nola egingo den

Herritarren zerbitzurako jartzen ditugu bi baliabide, psikologiaren profesionalekin harremanetan jartzeko:
Posta elektronikoa: psikobizi.bizkaia@cop.es
Whatsapp zenbakia: 686 202 918. Azken hau testu-mezuetarako erabiliko da soil-soilik.

Zerbitzuaren erabilera egokia bermatzeko, baliabide horietara hurreratzen diren herritarrek euren kontsulta idatzi beharko dute, ahalik eta ñabardura gehien emanez, psikologia profesionalek jasotzen diren mezuen arteko lehentasunezko irizpideak izan ditzaten.

Era berean, harremanetarako telefonoa emango da. Horren helburua hauxe da: kasuan kasuko zertzeladak ikusita, psikologia profesionala harremanetan jarriko da kontsulta egin duen herritarrarekin. Erantzunak emateko ordutegia 9:30etatik 17:00etara izango da.

Elkargoaren psikologia profesionalek osatuko dute zerbitzu taldea eta talde horrek aztertuko ditu jasotako kontsultak eta erantzuna emango die, ahal den neurrian, bide telematikoa erabilita.

Ekimen honek helburua du zalantzak argitzea eta jarraibideak ematea, batez ere egoera psikologiko ahul batean egon daitezkeen herritarrei. Aintzat hartuko ditu nagusiki bakarrik bizi diren pertsonak, adingabekoak eta egoera berezian dauden familiak, edo emakumeak, genero indarkeriaren arriskuan daudenak eta orohar, psikologiaren ikuspegitik ukituta egon daitezkeen pertsonak, kontuan hartuta gure gizartean bizi dugun egoera zail hau.

Komunikaziorako bi bide hauetaz aparte, elkargokideak euren laguntza ari dira ematen, boluntarioen laguntzarako sarean, sare horrek xede dituela adineko pertsonak ahulak, Bizkaian bakardadean bizi direnak: #Bizkaiagara.

Lasaitasunez aurrera egiteko mezua

Inguruabarrak gorabehera, lasaitasunez aurrera egiteko mezua luzatu nahi dugu. Arrazoia argi dago: ez gaude bakarrik. Elkarrekin lan eginez aurrean dugun dema hau gaindituko dugu. Gure ahalegin guztiak loturik daude bestelako erakundeekin, hala nola: Bizkaiko Foru Aldundiarekin eta Deustuko Unibertsitatearen Psikologia Fakultatearekin.

Une gogor hauetan, talde lanak eta norbanakoen lanak moldatuko dute gure etorkizuna. Horrexegatik gure ekarpena norabidetuta dago laguntza profesionala eskaintzera eta aldi berean, gizartearentzat lasaitasuna eta baliabideak sustatzera, bizi dugun egoera aldakor honen aurrean gure burua etengabe egokitzeko gai izan gaitezen.

Bizkaiko Psikologia Elkargoa