Albisteak

 
Sestaoko Udalak gaur, astelehena, abian jarri du egoera ahulean dauden pertsonei oinarrizko erosketak egiten laguntzeko zerbitzua alarma egoerak irauten duen bitartean.
 
Zerbitzu hau, Udalak adinekoei eta mendekotasuna duten pertsonei 2019-2020 Enplegu Planenaren barruan Lagun egiteko programa burutzeko kontratatuko langileek beteko dute.
 
Udaleko Oinarrizko Gizarte Zerbitzuak datu basean dauden pertsonekin telefonoz harremanetan jartzen hasi dira zerbitzu honen berri emateko. Dena den herritarren bat zerbitzu honetan interesaturik egonez gero, 94 472 90 60  telefonora deitu dezake, astelehenetik ostiralera, lanegunetan, 9:00etatik 14:45era.
 
Zerbitzua behar dutela adierazten badute, eskaera jasota geratu dela adieraziko zaie eta ahalik eta tarte laburrenean harremanetan jarriko garela, beraiekin zerbitzua emateko egunak eta Lagun-egiteko Laguntzailea nor izango den zehazteko.
 
Zerbitzuaren barruan daude jakiak, garbikariak eta botikak erostea eta baita zarama botatzea ere.
 
Erabiltzaile bakoitzari gehienez ere astean bitan eskainiko zaio zerbitzua, lanegunetan, ostiraletik larunbatera, 9:00etatik 14:45era. Maiztasun hau zerbitzuaren beharrizanen arabera aldatu egin ahal izango da.
 
Segurtasuna mantentzeko, Oinarrizko Gizarte Zerbitzuek telefonoz jakinaraziko diote pertsona bakoitzari zerbitzua emango dion Lagun-egiteko Laguntzailea nor izango den, era horretan zerbitzua emango dion pertsonaren identitatea egiaztatu ahal izango du, eta zerbitzua eskaintzen zaizkion egun eta ordutegiaren berri ere izango du.
 
Informazio gehiago nahi izanez gero, 94 472 90 60  telefonora deitu.