Albisteak

 

Sestaoko Udalak Lantalde bat osatu du COVID-19 Koronabirusaren egoera aztertu eta horren hedapena gelditzeko prebentzio neurriak hartzeko.

Gaur arte, eta Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailak emandako gomendioak aztertu ondoren, Lantaldeak honako neurri hauek hartu ditu: 

  • UDALETXEA ETA CASTAÑOS ETXEA: Herritarrei arreta telefono bidez eta bitarteko telematikoen bidez ematea lehenestea
  • BEHARGINTZA: Herritarrei arreta telefono bidez eta bitarteko telematikoen bidez ematea lehenestea.
  • ADINEKO PERTSONEN ZENTROAK; Ixteko agintzea, berriz jakinarazi bitartean.
  • KIROLDEGIAK: Ixteko agintzea, berriz jakinarazi bitartean.
  • MUSIKA ESKOLA: Ixteko agintzea, berriz jakinarazi bitartean.
  • LIBURUTEGIA: Ixteko agintzea, berriz jakinarazi bitartean.
  • HELDUEN ESKOLA: Ixteko agintzea, berriz jakinarazi bitartean.
  • LANBIDE HASTAPENERAKO ZENTROA: Ixteko agintzea, berriz jakinarazi bitartean.
  • EUSKALTEGIA: Ixteko agintzea, berriz jakinarazi bitartean.
  • GAZTELEKU ETA GAZTEENTZAKO INFORMAZIO BULEGOA: Ixteko agintzea, berriz jakinarazi bitartean.
  • KZGUNEA: Ixteko agintzea, berriz jakinarazi bitartean.
  • JUAN ELLACURIA UDAL EGOITZA: Senideei bisitak egitea debekatzea, berriz jakinarazi bitartean.
  • KONPAINIA-ZERBITZUA: Eten egin da, berriz jakinarazi bitartean.
  • GIZARTE ETA HEZKUNTZA ARLOKO ESKU-HARTZE TALDEA: Herritarrei arreta telefono bidez ematea lehenestea
  • INDARKERIA MATXISTAREN BIKTIMA DIREN EMAKUMEEI LAGUTNZA PSIKOLOGIKOA EMATEKO TALDEA: Herritarrei arreta telefono bidez ematea lehenestea.
  • ZAINTZAILEEI LAGUNTZEKO ZERBITZUA: Herritarrei arreta telefono bidez ematea lehenestea
  • TAPER SOLIDARIOAREN PROGRAMA: Zerbitzua normaltasunez beteko da.
  • KALEEN GARBIKETA-ZERBITZUA: Edukiontziak zabaltzeko palankak desinfekzioa areagotzea,  eta baita udal bulegoetako sarbide, eskailera eta arranpa mekaniko, osasun zentro, egoitza, haurren parke, metroko sarbide eta autobus geralekuena ere.

Honekin batera, Sestaoko Udalak jendeak birusaren kontrako babes neurri guztiak betetzea duen garrantzia azpimarratzen du (eskuak sarri garbitzea, ahoa zapi batez estaltzea eztula usin egitean, erabilera bakarreko mukizapiak erabiltzea,…).

Era berean, garrantzitsua da herritarrak etxe barruan egotea, eta kalera Ministroen Kontseiluaren Errege-Dekretuak baimentzen dituen salbuespeneko kasuetan soilik irtetzea.