Albisteak

 

Sestaok bi aste daramatza jada materia organikoa birziklatu dezakeela, bosgarren edukiontzia ezarpenari esker. Ingurumen-hezitzaileek 3.000 etxebizitza baino gehiago bisitatu dituzte, herritarrei hondakin organikoak nola bereizi aholkatzeko eta hondakin horiek edukiontzi marroian behar bezala uzteko kita emateko. Egindako etxez etxeko bisitetatik, etxebizitzen %50 hondakinak biltzeko sistema berriari atxiki dira dagoeneko.

Horrek esan nahi du 1.613 etxebizitza hasi direla hondakin organikoak bereizten , oso kopuru ona, kontuan hartuta oraindik sei aste falta direla Sestaoko hirigune osoan bosgarren edukiontziaren ezarpena amaitzeko. Hala, datozen asteetan ingurumen hezitzaileek oraindik bisitatu ez diren etxeetara bisitak egiten jarraituko dute. Etxean ez badaude, herritarrak San Pedro Plazan, Hiru Kontzejuen Plazan eta Begoñako Andra Mariaren Parrokiaren Aurrean (Metroaren ondoan) ezarritako egunetan kokatuko diren informazio-guneetako batera joan ahal izango dira. Horrez gain, larunbatero haurrentzako tailerrak izango dira gune informatiboetan, orain arte herritarren artean arrakasta handia izan duen ekimena.

Gure bizimoduaren eta kontsumo-ohituren ondorioz, gero eta hondakin gehiago sortzen ditugu. Hondakin organikoak dira, pisuaren aldetik, garrantzitsuenak, gure zabor-poltsaren % 40 baitira; eta horregatik, ezinbestekoa da hondakinak gaika biltzea eta birziklatzera bideratzea. Organikoa birziklatuz, Europak markatzen dizkigun birziklatze helburuak betetzeaz gain, baliabideetan aurrezten dugu, gure parke eta lorategietarako konposta lortzen dugu eta berotegi efektua eragiten duten gasen isurketa murrizten dugu.

Sestaon bosgarren edukiontziaren ezarpenari buruzko informazio gehiago nahi izanez gero, www.se5tao.eus webgune berria kontsulta daiteke.