Albisteak

 

Mundu osoan, eta gurean ere, tokiko komunitateetan, emakumeek desberdinkeria eta bereizkeria jasaten dituzte oraindik ere, emakume izate hutsarengatik. Bereizkeria hori beste hainbatek gurutzatzen dute: klasearengatik, etniarengatik, kulturarengatik, konbikzioengatik, migrazio-estatusarengatik, sexu-orientazioarengatik, genero-identitatearengatik edo gaitasunengatik egindako bereizkeriek, besteak beste.

Beijing Ekintza Plataforma sortu zenetik 25 urte betetzen direla, beste belaunaldi batek bat egingo du giza eskubideak defendatuko dituzten eta genero-berdintasuna lortuko duten ekonomia, gizarte eta sistema politiko batzuk imajinatzeko borrokarekin, inor ere atzean utzi gabe. Munduko mugimendu horren ustez, generoen arteko berdintasuna ez da soilik funtsezko eskubide bat, baizik eta horrez gain ezinbesteko oinarri bat mundu baketsua, oparoa eta jasangarria lortzeko, hala jasotzen baita Garapen Jasangarriko Helburuetan. Berdintasuna gizarte osoaren mezu bakar gisa aldarrikatzeko garaia da.

Zaintza antolatzeko modu tradizionala jasanezin bihurtu da hainbat faktore direla-eta: erronka demografikoa, biztanleriaren zahartzea edo familia nuklear eta heterosexualak bizikidetza-eredu bakar gisa jasaten duen gainbehera; gauzak horrela, ez dago berdintasun hori lortzerik. Horrez gain, zaintza-lana finantzatzeko ez dago baliabide publiko nahikorik; horregatik, bizitzaren zaintza emakumeen lan eskuzabalaren mendean dago, inolako aintzatespen sozial edo ekonomikorik gabe.

Helmen labur, ertain eta luzeko neurriak beharrezkoak dira, gaur egungo arazo zehatzei erantzunak eta konponbideak emateko tokiko eremutik, hain zuzen ere tokiko eremua baita herritarrek hurbilen daukatena.

Konponbideak, aurrera egiteko, xedea dela zaintza-lana demokratizatzea, bizilagunen zaintzarekin konpromisoa hartua duen udalerria lortzea, zaintzen tokiko ekonomiak sortzea; laburbilduta, bidezkoagoa eta berdinzaleagoa den eta bizitzaren jasangarritasunean oinarritutako gizarte-antolaketa baterantz aurrera egiteko.

Horregatik guztiagatik, Sestaoko Udalak:

  • Deklaratzen du zaintza dela bizitzari eta bizilagunen ongizateari eusteko ezinbesteko ondasun erkidea, bai eta sistema sozio-ekonomiko osoaren oinarri den ekonomiaren funtsezko ardatza ere.
  • Sistematikoki aztertuko ditu udalerriko emakumeek dauzkaten nolako baldintza eta egoerak dauzkaten baliabide guztietara irizpidea izaterakoan, zaintza-lana banatzerakoan eta tokiko eremuko bizimoduan parte hartzerakoan, hori guztia desberdintasunak identifikatu eta zuzentzeko.
  • Urratsak egingo ditu tokiko berdintasun-politikak bultzatzeko langile eta baliabide nahikoak dituen egitura egonkorra edukitze aldera, tokiko eremuan eta erakundeen eremuan.
  • Lagun egingo die ekonomia sozial eta solidarioaren esparruarekin zerikusia duten ekimen ekonomikoei, bai eta sektore jasangarriei ere, bizitzaren jasangarritasunean oinarritutako garapen-eredu baterantz aurrera egiteko halako sektoreak komenigarriak badira.
  • Emakumeen eta gizonen berdintasunerako tokiko ekintza-plana garatuko du, plan horren eragina ebaluatuko du eta emaitzen berri emango du Berdintasun Batzordearen eta Osoko Bilkuraren bitartez.
  • Beharrezkoa izanez gero indarkeria matxistaren arretarako eta prebentziorako Tokiko Koordinazio Protokoloa garatuko edota eguneratuko du.
  • Udalerriko emakumeak ahalduntzeko programak eta ekimenak garatzeko espazioak eta baliabideak eskainiko ditu, adibidez “Emakumeen etxea”.
  • Sestaoko Emakumeen Foroa indartuko du, berdintasunaren aldeko eta indarkeria matxistaren aurkako tokiko politikak diseinatu eta ebaluatzeko.
  • Eusko Jaurlaritzari eskatuko dio “Elkarrekin Zaintzen” plana abian jar dezala; plan horrek gizarte-alderdian zaintza antolatzeko beste modu bat bermatuko du, ikuspuntu eraldatzaile batetik eta Estatuaren, familien eta gizarte zibilaren arteko erantzukidetasuna kontuan hartuta.
  • M8ko aldarrikapenerako egiten diren ekintza guztiak babestuko ditu bitarteko materialak, langileak eta hedapenerako materiala eskura jarriz; halaber, emakumeen elkarteek martxoaren 8rako deitzen dituzten manifestazio, elkarretaratze eta ekitaldi guztiak babestuko ditu, horren adibide dela Sestaoko Emakumeen Foroak egun horretan Kasko plazan 13:00etan egiteko deitu duen hori.