Albisteak

Lava-bicicletas 

Doan erabili ahalko da, fitxen bidez

Sestaoko Udalak bizikletak garbitzekoa jarri du Galindoko kirol-instalazioen barnealdean. Garbitokia box metaliko bat da; bertan bizikleta sartzeko, eta horrez gain presiozko ur-pistola bat zikinkeria kentzeko. Funtzionamendua doakoa da; horretarako, Las Llanasko eta La Benedictako kiroldegietan nahiz Galindoko kirol-instalazioetan beraietan entregatzen diren fitxak erabiltzen dira. Barakaldo eta La Arena hondartza lotzen dituen bidegorritik hurbil dagoenez, Udalak espero du zerbitzu honek bizikletazaleen artean arrakasta izatea. Garbitokia instalatzeko, Kirol Arloak 6.500 euroko inbertsioa egin du, udal talde sozialistak 2019ko aurrekontuan egindako zuzenketa baten emaitza gisa.