Albisteak

 

Sestaoko Udaleko Hezkuntza Arloak bihartik aurrera berriro ekingo dio Guraso Eskola izeneko egitarauari. Familiei zuzendutako baliabide horretan hitzaldiak antolatzen dira seme-alabak haur Hezkuntzan,Lehen Hezkuntzan eta Bigarren Hezkuntzan dauzkaten gurasoentzat, hazkuntzan sor daitezkeen gatazkak konpontzen laguntzeko.

Aurten Guraso Eskolak nobedade garrantzitsua ekarriko du: izan ere, taldekako lan-saioez gain, Guraso Eskola dinamizatzen duten profesionalek familiei aukera emango diete orientaziorako banakako kontsultakegiteko, familietan kezkarik handiena sor dezaketen egoera berezietarako eta prestakuntza-taldean aztertu edo artatu ezin diren horietarako. 

Otsaileko saioak Albizen, Saturnino de la Peñan eta Udal Liburutegian antolatuko dira.

Martxoko saioak Kueton, Angela Figueran eta Udal Liburutegian izango dira.

Apirileko saioak Amor Misericordioson, Saturnino de la Peñan eta Udal Liburutegian izango dira.

Azkenik, maiatzeko eta ekainaren hasierako saioak Albizen, Angela Figueran eta Udal Liburutegian egingo dira.