Albisteak

 

Lanbide – Euskal Enplegu Zerbitzuak eta Behargintzak laguntza ekonomikoen programa berria abian jarri du. Programa horren helburua da ekintzaileei laguntza ematea, Sestaon negozio bat irekitzeko asmoa badaukate.

Deialdia irekita dago jada, eta 2 motatako laguntza ekonomikoak aurreikusten dira:

Dirulaguntza % 15 handituko da ekintzailea emakumea bada, eta beste % 15 parte-hartzaileak 18 eta 30 urte bitarteko adina badu. Horretarako guztirako baldintza izango da Lanbidek bere
web orrian argitaratzen duen araudiko betebeharrak betetzea.

Programak bi aste iraungo du, otsailaren 20an hasi eta apirilaren 21ean amaituko da. Guztira 16 plaza eskainiko dira. Plaza horiek honela banatuko ditu Lanbidek, sexuaren eta adinaren arabera:

Plazen banaketa
Programa < 30 urte > 30 urte
Emakumeak Gizonak Emakumeak Gizonak
Enpresa-ideia berriak 2 2 3 3
empresa-jarduera berriak 1 1 2 2

 

Programa honetan parte hartzeko interesa duten pertsona guztiek epea dute otsailaren 18ko 12:00ak arte, Udalaren Erregistro Orokorrean eskabidea eta dokumentazioa entregatzeko.

Dokumentazioa jasotzeko Behargintzara joan daitezke, edo bestela
www.behargintzasestao.net web orrian sartu. Bertan eskabide-orriak deskargatu ahal dituzte, entregatu beharreko dokumentazioarekin eta laburpen-fitxekin.

Hautatze-prozesua:
Parte hartuko dutenen hautaketa-prozesua egiteko honako hau hartuko da kontuan:

  • Sustatzailearen eta ideiaren egokitzapena / bateragarritasuna.
  • Langabezian emandako denbora.
  • Bideragarritasun-plana edo negozioaren ideia.

Hautatutakoen zerrenda Sestaoko Behargintzaren iragarki-oholean argitaratuko da, eta gainera hautatutako pertsonei jakinaraziko zaie.

Aplikatu beharreko araudia (*)
RESOLUCIÓN de 18 de junio de 2019, del Director General de Lanbide-Servicio Vasco de Empleo, por la que se procede a la publicación de la convocatoria de ayudas de apoyo a las personas emprendedoras para el ejercicio 2019

(*) Araudi hori arretaz irakurri behar da, nahitaez bete beharrekoa baita.