- Sestaoko Udalak sektoreko negoziazioaren ebazpena eskatzen du benetako pausoak emanezz, sektoreko langileek bizi duten prekarietate egoera gainditzeko helburuarekin: soldatak, jardunaldiak, kontratazioa, etab., ekonomiaren susperraldiaren ondoriak langileen lan-baldintzak hobetuz herritar guztiei helaraziko zaizkie.
- Sestaoko Udalak Bizkaiko Kirol Zerbitzuen sektoreko langileak babesten ditu lan-baldintzak hobetzeko borrokan.
- Sestaoko Udalak hitzarmenaren akordioak betetzen direla zainduko du; izan ere, kontratazio-erakunde gisa, gure betebeharra da ingurumen, gizarte eta lan-betebeharrak betetzen direla bermatzea.
- Sestaoko Udalak adierazpen honen berri emango du ohiko hedabideen bidez, hala nola udal web-orria eta bere sare sozialetan.
EAJ-PNV Sestao / PSE-EE Sestao / EH Bildu Sestao / Podemos-Equo Sestao