Albisteak

 

Bizkaiko Metaleko Hitzarmenak 55.000 langile baino gehiagori eragiten die zuzenean. Hain zuzen ere, hauxe da, herrialdean langile gehien barnebiltzen dituen hitzarmena.

Langile batzuentzat, lan balditzen azkeneko eguneratzea 2009an izan zen, bestalde, soldata taulen eguneratzea 2011n. Hala ere, legalki ultraktibitatean jarraitzen duen hitzarmena 2001-2003koa da, enpresa askok duela 16 urteko lan baldintzak ezartzeko aukeraz baliatzen direlarik.

Ondorioz, bai sektorearen zein langileen egoera oso ezberdina eta irregularra da.

Horrez gain, behin-behinekotasunak gora egin du urteetan zehar; horren adibide, azken urteotako joerak, kontratuen %92 inguru behin-behinekoak dira, ABLE bidezko kontratazioek gora egin dute eta azpikontratazioak ere bai, baita lan estruktural eta zuzenetarako ere.

Emakumeon egoera ere larria da sektorean; presentzia minimoa da, gehien-gehientsuenak bulego lanetan; berdintasun plan ez nahikoak eta ageriko soldata arrakala.

Soldatari eta lan jardunari dagokienez, langile asko daude urte luzez aldaketa eta hobekuntzarik izan ez dutenak; eta guztion bizitza garestitu den bezala, beraien soldatak berdin jarraitzen dute.

2018ko otsailean Bizkaiko Metaleko mahai negoziatzailea bildu zen berriro; bertan FVEM (Patronala) eta ELA, CCOO, LAB eta UGT sindikatuak daude. Ordutik, ez da inolako aurrerapauso eta, noski, akordiorik egon. Pasadan maiatzaren 10ean, lau sindikatuek, bakoitzak aurkeztutako plataformak oinarri hartuta, 10 puntutako plataforma komuna adostu zuten eta FVEMi helarazi zioten.

Guzti horregatik, eta herrialdeko hitzarmen duinik gabe sektorean bizi den egoera prekarioa salatzeko, sindikatu guztiek, ELA, CCOO, LAB, UGT, ESK, USO, CNT eta CGT, bat egin eta mobilizazio eta grebak deitu dituzte. Urte luzetan, lan gatazka baten ondorioz, Bilboko kaleetan ikusi diren mobilizazio jendetsuenak ikusi ditugu 2019ko maiatzean eta ekainean eta egindako 5 greba egunek (maiatzak 23; ekainak 6, 7, 20 eta 21) jarraipen oso handia eduki dute.

Egoera horrek, esan bezala, zuzenean 55.000 langile baino gehiagori eta zeharka herrialde osoari eragiten dionez, behean sinatzen duten taldeek ondorengoa adierazten dute:

  1. Sestaoko Udalak konpromisoa hartzen du FVEM patronalarekin harremanetan jartzeko, eta negoziazioan benetako pausoak emateko eskatzen du, sektoreko langileek bizi duten prekarietate egoera gainditzeko; soldata, lanaldia, kontratazioa, subrogazioa, lan-osasuna eta berdintasuna, eta horrela, ekonomiaren susperraldiaren ondorioak langileen lan-baldintzak hobetuz herritar guztiei helaraziko zaizkie.
  2. Sestaoko Udalak Bizkaiko Metalgintzako langileak babesten ditu bere borrokan eta deitutako mobilizazioekin eta grebekin bat egiten du, herritarrei parte hartzeko deia eginez.
  3. Sestaoko Udalak sindikatuek deitutako greba-egunetan jasandako errepresioaren salaketen berri ematen du eta gatazka horren konponbidea patronalaren eta langileen ordezkarien arteko elkarrizketaren eta negoziazioaren bidez egitea eskatzen du.
  4. Sestaoko Udalak adierazpen honen berri emango du ohiko hebabideen bidez, hala nola udal web-orria eta bere sare sozialetan.

EAJ-PNV Sestao / PSE-EE Sestao / EH Bildu Sestao / Podemos-Equo Sestao