Albisteak

 
Udalak Karmengo Ama auzuneko K blokean ur hornidura modernizatzeko eta zoladura hobetzeko obren kontratazioa hasi du. Proiektua egikaritzeko epea bi hilabete da; aurrekontua, berriz, 76.800 euro da. Enpresek eskaintzak aurkezteko epea irekita egongo da azaroaren 4ra arte. Jarduera hori ur edangarriaren banaketarako Bigarren Mailako Sarearen Birjarpen Planaren barruan abian jarriko den lehenengoa da. 2018ko otsailean Udalaren Osoko Bilkurak onartu zuen Plan horrek guztira 14 obra ezartzen ditu, Ur Partzuergoarekin lankidetzan 2027. urtera arte egikaritu beharrekoak, udalerriko ur-hornidurako hodirik zaharrenak ordezteko.