Albisteak

 
Udalak iragan asteazkenean onartu zuen Albiz auzoan dagoen Alberto Arrue kalea berrubanizatzeko obren kontratazioa hastea. Kalea osorik altxatu eta berriz egingo da. Proiektuaren barruan honako hau egingo da: ur-saneamenduko eta ur-hornidurako hodiak aldatu, espaloi zabalagoak egin irisgarritasun handiagoa izateko, fatxadako argiteria publikoa kendu eta kalean bertan jarriko diren farolak instalatu, galtzadan asfaltoa jarri eta seinaleak instalatu. Obraren lizitazioko prezioa 281.000 euro da, eta egikaritzapeneko epea, berriz, sei hilabete. Datozen egunotan informazioa argitaratuko da Kontratatzailearen Profilean, interesa duten enpresek euren eskaintzak aurkez ditzaten.