Albisteak

 

Udalak 34 bizikleta berri erosi ditu Las Llanas Kiroldegiko spinning gelarako; horretarako, 46.767 euro inbertitu ditu.

Gobernu-taldeko ordezkari Gorka Álvarezek dioenez, “jende askok eskatzen du ikastaro hori eta, egia esatearren, materiala ez zegoen egoera onean. Horregatik, bizikleta-modelo berri bat erosteko kontratua lizitaziorako atera genuen, eta irabazle izan den enpresak LifeFitness markako IC6 modeloa eman digu, ikastaro horietara joaten diren bizilagunek material modernoa eta kalitatezkoa izan dezaten”.

Kiroletako zinegotzi Jesús Amenedok zehatzago azaldu ditu modelo honen ezaugarririk behinenak. Horri buruz komentatu duenez, LifeFitness IC6 bizikletak elektrizitate propioa sortzen du pedaleoaren bitartez, aurrealdean ezarrita daukan pantaila elikatzeko; pantaila horrek datu interesgarriak erakusten ditu, adibidez abiadura, kontsumitutako kaloriak, taupadak eta wattak. Makinak bi ur-bidoirentzako euskarriak dauzka, eta horrez gain bluetootha, pedal bikoitza behatzentzako babesarekin (kiroletako zapatilak edo txirrindularitzako zapatilak erabil daitezke) eta segurtasuneko blokeoa ere.

Sestao Kirolak Udal Kirol Zerbitzuak spinningeko hamaika talde egonkor dauzka astelehenetik larunbatera, goizez eta arratsaldez, eta 374 plaza eskaintzen ditu.

Aurten, Udala inbertsio handiak egiten ari da kirolaren arloan, udal instalazioak eguneratzeko helburuz. Inbertsioetako batzuk nabarmentzearren, Udalak gutxi barru esleituko ditu zenbait kontratu Las Llanas udal pilotalekua zaharberritzeko, Las Llanas Kiroldegian fitness makinak berritzeko eta Las Llanas Udal Futbol-Zelaiko Lehentasuneko aldean dauden komunak zaharberritzeko. Horrez gain La Benedicta Kiroldegian boulderra berrituko da, tenis pistan argiztapen berria instalatu da Las Llanas Futbol Zelaian megafonia berria instalatu da. Instalazioak hobetzeko programa horren barruan sartzen da spinningeko bizikleta berrien erosketa.