Albisteak

 
Udalak udako hilabeteak aprobetxatu ditu La Benedicta kiroldegiko tenis kantxan argiztapen berria instalatzeko; horretarako, 8.409 euroko inbertsioa egin du. Jarduketa horretan 200 watteko zortzi LED proiektore ipini ditu. Neurri horri esker kirol-eremuan argiztapena nabarmenki hobetuko da, gastua murrizteaz gain, luminaria zaharren ordez sistema moderno eta eraginkorragoa jarri baita.