Albisteak

 
Udalak La Benedicta kiroldegian boulder berria irailean instalatzen hastea espero du, obrak 24.946 eurotan esleitu ondoren.

Eskaladan ohiko babes-materialik gabe entrenatzen diren pertsonentzako kirol gunea da boulderra; soken eta arnesen ordez koltxoneta bat erabiltzen da erorketen ondorioak leuntzeko.

Boulder berriak 8,60 metroko bi horma izango ditu, eta 5,80 metro luze eta gehienez 4,5 metro altu den beste horma bat ere bai.

Kontratuan gaur egun dagoen egitura desmuntatzea eta birziklapen-zentro batera eramatea ere kontuan hartzen da. Egitura horrek 20 urte baino gehiago dauzka.