Albisteak

 
Udalak megafoniako sistema berria instalatu du Las Llanas Udal Futbol Zelaian. Lanak abuztuan egin dira, eta 9.656 euroko kostua izan dute. Megafoniako sistema berri horrek zortzi bozgorailu, hari gabeko mikrofonoa eta hari musikala dauzka, eta partidetan emititu ahal diren mezuak grabatzeko aukera ere bai. Atzo, astelehenean, proba bat egin zen eta emaitza ona izan zen; beraz, asteburu honetatik aurrera erabiltzeko prest dago.