Albisteak

 

Gaur, asteartearekin, Arkauteko Polizia eta Larrialdietako Euskal Akademian, poliziako bederatzi agente berri graduatu dira, eta bihartik aurrera Sestaoko Udaltzaingoaren plantillan sartuko dira.

26 euskal udalerritan polizia-agenteak behar dira, eta premia horri erantzuteko Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak deitu duen bigarren LEP bateratuan sartzen da agente horien etorrera. 

LEP horretan guztira 2.660 izangaik eman zuten izena, 226 plaza betetzeko.

Bederatzi agenteek, sei gizonek eta hiru emakumek, zazpi hilabeteko prestakuntza-aldia gainditu dute akademian, eta orain 500 orduko praktikaldia bete beharko dute tutore baten eta gainbegirale baten laguntzarekin.

Udazkenean hirugarren LEP bateratua abian jartzea aurreikusi da, eta LEP horretan Sestaok 17 polizia-agente eskatuko ditu.