Albisteak

 
Sestaoko Udalak La Benedictako kiroldegiko tenis kantxan argiztapen berria instalatzea adjudikatu du eta, xede horrez, 8.409 euroko inbertsioa egingo du. Zehatz-mehatz esanda, udalak egungo luminariak kenduko ditu eta horien ordez 200 watteko zortzi LED proiektore ipiniko ditu. Modu horretan, kirol-eremuan argiztapena nabarmenki hobetuko da, gastua murrizteaz gain, luminaria zaharren ordez sistema moderno eta eraginkorragoa jarriko baita. Jarduera horrekin, udalak barrutia erabiltzen duten erabiltzaileen eskeari erantzun dio. Lanak uztailean burutuko dira.