Albisteak

 

Udal euskaltegiak, AEKk, Berbalagunek eta Sestaoko Udalak ekarriko dute Sestaora Onintza Enbeita hurrengo asteartean, 18an.

"Irakurri beharreko liburuez" hitz egingo digu  Udal liburutegiko aretoan, 18:45ean.

Bertsolaria, Bizkaiko egungo txapelduna. Formazioz kazetaria da, eta jardun horretan ibil da, besteak beste, Euskaldunon egunkaria-n.

Telebistan ere egin du lan.Gaur egun, Gure doinuak izeneko saioa aurkezten du. Agroekologiako ikasketak ditu. Zutabea idazten du egunero Berria egunkarian. 2012tik 2016ra bitarte diputatu aritu zen Espainiako Gorteetan, EH bildu alderdiaren eskutik.