Albisteak

 

Aurten ere, 14 urtez jada, Sestaoko Merkatarien Elkarteak, Sestaoko Udalaren lankidetzarekin, Pintxo Lehiaketa antolatu du, gure ostalaritzan kalitate bikaina sustatzeko aukera paregabea.

Aurten Pintxo Lehiaketa ekainaren 6tik 15era izango da, biak barne, eta guztira 38 lehiatzaile arituko dira, iaz baino zazpi gehiago.

Tabernetan lehiaketara aurkezten dituzten pintxoak eskainiko dituzte eguerdiko 12:30etik 14.30era eta arratsaldeko 19:00etatik 22:00etara, 1,20 euroko prezio merkean.

Herritarrak mokadu goxo horiek probatzera animatzeko 100 euroko erosketa-txartelak zozkatuko dira pintxorik goxoenaren aldeko botoa ematen dutenen artean. Horretarako bozkatzeko txartelak eta boto hori sartzeko kutxak izango dira, eta parte hartzen duten taberna guztietan egongo dira ekainaren 14ko 15:00ak arte.

Pintxoei puntuazioa emateko epaimahai bat egongo da, jatetxe-arloko profesionalek osatua. Puntutan berdinketa emanez gero, herritarren botoak erabakiko du zein den irabazlea. Pintxo lehiaketaren irabazleak 300 euroko saria eta diploma jasoko du. Bigarrenak 200 euro eta diploma, eta hirugarrenak 100 euro eta diploma.

Sari banaketa ekitaldia ekainaren 15ean egingo da. Horretarako, 12:30etik aurrera lehiaketan parte hartu duten pintxoen dastaketa zabala egingo da, eta 14:00etan egingo da sari banaketa.

Aurten sari berezia izango dugu, “Izar Berde-Beltza” izenekoa, eta ekainaren 15ean bertan hautatuko da.