Albisteak

 
Udalerri honetako ibilgailu-jabe guztiei jakinarazten zaie 2019ko urtealdiari dagokion zergaren borondatezko aldiko kobrantzari ekingo zaiola.

Ordaintzeko epea: apirilaren 23tik maiatzaren 31ra (biak barne)

Epe hau igarota, zerga beterazpen-bidetik exijituko da, %5eko betearazpen errekargua erantsita, gehi dagozkion berandutze-interesak, halakorik izanez gero.

Ordaintzeko lekua: Kutxabank (edozein bulegotan)

Ordaintzeko era: Kutxabank bulegoetan, inprimaki sorta aurkeztuta

Helbideratuak: Helbideratutako kobrantza borondatezko aldiaren azken egunean egingo da, hau da, 2019ko maiatzaren 31an. Dena den, helbideratzeko eskabideak maiatzaren 24ra arte, barne, hartuko dira.

Inprimaki sorta jaso ezean, edo galduko balitz, Udaletxean (Udal Diru-biltegia) haren bikoiztua lortu behar izango da eta soil-soilik Kutxabanken edozein bulegotan ordaindu. Inprimakia ez jasotzeak, edo akatsen bat izateak, ez du ordaindu beharretik salbuesten.

Iragarkia (PDF 286KB)