Albisteak

 

Ezkerraldeko eta Meatzaldeko herrietako udalen arteko Hitzarmena sinatzearekin bat eman zaio hasiera Enpresa Ideiak Biltzeko Ezkerraldeko eta Meatzaldeko Lehiaketaren edizio honi.

Hala, Behargintza zentroek berriz ere bat egin dute ekintzailetza-kultura bultzatzeko, enpresa-espiritua sustatzeko, enpresak sortzeko, eta eskualderako beharrezkoak eta berriak diren enpresa-interesak nahiz -ideiak dituzten pertsonak saritzeko.

Beste alde batetik, Enpresa Ideiak Biltzeko Ezkerraldeko eta Meatzaldeko Lehiaketaren 11. edizioa herritar guztiei zuzenduta dago, banakoi eta taldeei. Azken horien kasuan, parte-hartzaileen % 50ek, gutxienez, Ezkerraldeko eta Meatzaldeko Behargintza zentroen barruan dauden udalerrietako batean erroldatuta egon behar dute.

Gainera, parte hartzeko ezinbesteko baldintza da adin nagusikoa izatea, edo, bestela, ordezkatzen duen adin nagusiko pertsonaren bat egotea tutore gisa aritzeko.

Hona hemen Enpresa Ideiak Biltzeko Ezkerraldeko eta Meatzaldeko Lehiaketaren hamaikagarren edizioko sariak:

  • Ekintzailetza Teknologiko Berritzailea Saria: 1.000,00 euro.
  • Gizarte Ekintzailetza Saria: 1.000,00 euro.
  • Ekintzailetza Jasangarria Saria: 1.000,00 euro.
  • Emakumeen Ekintzailetza Saria: 1.000,00 euro.

Era berean, Behargintza zentro bakoitzeko, tokiko 3 sari emango dira, bakoitza 300 euroko balioan.
Guztira, 8.500 euroko zenbatekoa erabiliko da sarietarako.

Kategoria eta sari berriak

Garrantzitsua da azpimarratzea beste urte batzuetan sariak esleitzeko irizpide jakin batzuk egon direla, garrantziaren arabera sailkatuta, eta “lehenengo, bigarren, hirugarren…” formulan oinarrituta. Aurten, ordea, eta lehenengo aldiz, lau kategoriatan banatuta emango dira sariak:

  • Ekintzailetza Teknologiko Berritzailea kategoria. Balio-proposamenean edo erabiltzaileengana iristeko erabiliko diren bitartekoetan elementu teknologiko onena jasotzen duen ideia sarituko da. Hona hemen zenbait adibide: softwarea merkaturatzeko garapena, e-commerce plataformak martxan jartzea, errealitate birtualeko teknologia berriak erabiltzea, edozein motatako on-line prestakuntza-teknologia berri erabiltzea…
  • Gizarte Ekintzailetza kategoria. Etekin ekonomikoaz gain, gizarte-onura ekarriko duten ekimen ekintzaileetarako, garapen jasangarria premisatzat hartuta.
  • Ekintzailetza Jasangarria kategoria. Kategoria honen barruan sartuko dira balioa sortzen duten ideiak, betiere hiru ardatz hauek oinarri hartuta: ekonomikoa, soziala eta ingurumenarekin loturikoa.
  • Emakumeen Ekintzailetza kategoria. Ekintzailetza-prozesuan emakumeen parte-hartzea bultzatzen duen enpresa-ideia sarituko da, hala ideiaren kontzeptualizazioari dagokionez, nola talde sustatzailearen parte-hartzaile gisa, emakumeei bideratutako produktu edo zerbitzuen garapenean eta emakumeen kolektiboa helburu duen jardueretan.

Beste urte batzuetan bezala, enpresa-ideiak, sarituak zein saririk jaso ez dutenak, ideien Banku publiko baten parte izango dira eta ideia horretan oinarritutako enpresa proiektu bat garatu nahi duen edozein pertsonaren eskura egongo dira.

Balorazio-irizpideak

Hona hemen enpresa-ideiak baloratzeko irizpideak, kategorien arabera sailkatutakoez gain: Ekintzailetza teknologikoa eta berritzailea bultzatzea. Negozio-ideiaren orijinaltasuna. Negozio-ideiak gizartean dituen inplikazioak. Negozio-ideiaren maila teknologikoa eta berritzailea. Horretarako, esparru teknologikoan edo berritzailean negozio-ideia bat sortzeko, identifikatzeko eta garatzeko gaitasuna hartuko da kontuan. Emakumeekiko edozein oztopo kentzea sustatzea, lan-merkatuan eta merkatu profesionalean sartzea bultzatuz. Emakumeek ekintzailetza-prozesuan parte hartzea bultzatzen duen enpresa-ideia. Eta, gizarte-ekintzailetza deiturikoa sustatzea.

Aurkezteko epea

Enpresa-ideia aurkezteko epea hau izango da: 2019ko otsailaren 8tik apirilaren 12ra, 13:00ak arte. p/> Izena emateko oinarriak, gidoia eta fitxa Sestaoko Behargintzaren webgunean (www.behargintzasestao.net) deskargatu ahal izango da.