Albisteak

 
1. Partaideak
Lehiaketara 18 urtetik gorako interesatu guztiak aurkeztu ahal izango dira.

2. Lanak aurkeztea

  • Kolorez eta teknika digitala erabiliz
  • Eskuz entregatzeko neurriak: DIN A4 folioaren neurria
  • Euskarri digital (JPG), entregatzea, 50x70 zentimetroko tamainan erreproduzitzeko 
3. Lanak hartzea
Lanak postaz bidaliko dira edo 9:00etatik 14:00etara Sestaoko Udaleko Kultura Sailean, CASTAÑOS eraikinean, Alameda Las Llanas kaleko 4. zenbakia (48910) Sestao (Bizkaia) entregatuko dira.

Kartelaren atzeko aldean gutun-azal bat erantsiko da eta honakoak adieraziko dira: izena eta bi abizenak, helbidea eta telefonoa.

Galderarik izanez gero, bidali mezua e-posta honetara: accioncultural@sestao.eus

4. Onartze-epea
2019ko otsailaren 4tik 18ra bitartean, biak barne.

5. Testuak
Karteletan, testua jarriko da derrigor, egokitzat jotzen den hurrenkeran, neurrian eta kokalekuan:

  • Sestaoko Inauteriak 2019
  • Martxoak 9-10

Partaideek Udalaren logotipoa sartzeko espazioak sartu edo adieraziko dituzte.

6. Saria
Epaimahai batek aukeratu eta bermatuko du kartela. Jai Batzordeko kideez eta gremioko artistez egongo da osatuta, eta 600€-ko (+BEZari dagokion %21a) diru-konpentsazioa eskuratuko da.