Albisteak

 

Eusko Jaurlaritza eta Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako Foru Aldundiek, hondakinen kudeatzaileak diren Ecovidrio eta Ecoembes entitateekin batera “Birziklapenean jaioak gara/ Reciclar es lo nuestro” kanpaina aurkezten dute, hondakinen prebentzioan eta kudeaketan euskal entitateen lehenengo kanpaina bateratua.

Dinamika desberdinen bidez Euskadiko herri desberdinetan herritarrak sentsibilizatzea, parte hartzea hobetzea eta birziklatze-tasa igotzea helburu duen kanpaina da.

Oraingo honetan, Sestaoko Udalaren laguntzarekin eta Hondakinak Prebenitzeko Europako Astearekin bat, bi triziklo informatzaile herriko kaleetatik ibiliko dira eta beiraren gaikako bilketaren inguruko informazio puntu bat jolas eta tailerrekin jarriko da.

Pedalei eragiten birziklatzearen alde

Azaroaren 21ean, asteazkena, arratsaldeko 16:30etaetik 20:00etara, bi triziklo berezi ibiliko dira Hiru Kontsejuen enparantza, Kasko enparantza, Conde Balmaseda plaza eta inguruko kaleetan. Triziklo bakoitza informazio panel eta jolas parte-hartzaile batez hornitua daude eta bi ingurumen-hezitzaile arduratuko dira herritarrekin harremana dinamizatzen eta Sestaoko leku batetik bestera birziklatzearen aldeko mezuak zabaltzeaz.

Informazio karpa puzgarria tailerrekin eta jolasekin

Azaroaren 23an, ostirala, informazio karpa puzgarri bat jarriko da Kasko Plazan, goizez 10:00etatik 14:00etara.

Gune horretan bi ingurumen-hezitzaile egongo dira eta gerturatzen den orori informazioa eman eta zalantzak argitzeaz gain, tailer eta jolas erakargarri batzuetan parte hartzeko gonbita luzatuko diete. Jolasen bidez, beirazko ontzien edukiontzi berdean utzi behar diren hondakinen errepasoa egingo dute, modu atsegin eta erakargarrian.

Tailerrak egiteko aukera ere izango du nahi duenak, birziklatzearen aldeko irudiak eta mezuak daramatzaten irudiekin txapak egitekoa edota abalorioena, pultsera politak egiteko.

Birziklatzeak saria du

Karpa puzgarrira gerturatzen diren pertsona heldu guztiak ondorengo erronkan parte har dezakete: ontzi batean zenbat kortxo dauden asmatzea edo ahal den gehien gerturatzea. Gehien gerturatzen den pertsonak beirazko ontzietan ontziratutako bertako produktuez osatutako saskia jasoko du.

“Pedalei eragiten birziklaketaren alde” jolasetan parte hartzen dutenek ere izango dute oparia.

Animatu eta parte hartu!

Kartela (PDF 541KB)