Albisteak

 

Sestaoko Gaztelekuk ikasgela bat prestatu du, bere instalazioen barruan, Lehen Hezkuntzan ari diren neska-mutikoek etxeko lanak egin ditzaten begirale baten laguntzarekin.

Kultura, Gazteria eta Herritarren Parte-hartzea arloko zinegotziak azpimarratu duenez, “zerbitzu berri hau doakoa da, eta Gaztelekun gero eta nabarmenagoa zen eskaera bati erantzuteko sortu da”.

“Aspalditik ikusten ari ginen gazte batzuk instalazioetara etortzen zirela etxeko lanak egitera, eta bertako espazio irekia erabiltzen zutela horretarako. Baina ez zitzaigun iruditzen leku egokiena zenik etxeko lanak egiteko; izan ere, beste neska-mutiko batzuk egoten dira bertan jolasten. Hori dela eta, 12 lekuko ikasgela bat prestatu dugu etxeko lanak egiteko. Astelehenetik ostegunera erabili ahal izango da, 17:00etatik 18:30era bitartean. Zerbitzu honetan, begirale bat egongo da ikasleei zalantzak argitzen laguntzeko” azaldu du zinegotziak.