Albisteak

 

Sestaoko Udalak irailean hasiko ditu Sotera de la Mier kaleko 20. Zenbakiaren atzeko aldean espaloia eta galtzada konpontzeko lanak.

Gune honetan kalea egoera txarrean dago, denborarekin espaloian zoruak beherakada bat egin du bertako etxebizitzaren sarreraren parean.

Egin beharreko lanak espaloia pikatzea eta berregitea izango dira, eta gaur egun dagoena baino pixka bat zabalago geldituko da ondoren. Era berean, galtzada asfaltatu egingo da, eta baranda zati bat jarriko da, lorategirantza erorketarik gerta ez dadin.

Obra honen aurrekontua 28.405 eurokoa da, eta hilabete batean amaituta egongo dira lanak.