Albisteak

 

Udalak 379.500 euroko inbertsioa egin du Abenduaren 25a kaleko 20 zenbakian bost etxebizitza erosteko. Etxebizitza hauek Udal Etxebizitza Parkearen parte izatera pasatuko dira eta, ondorioz, Udalak alokairu erregimenean emateko zozketa egingo du.

Eusko Jaurlaritzak 200.000 euroko diru-laguntza eman du etxebizitza hauek erosteko, eta gutxienez ere 50 urtez alokairu sozialean jartzeko baldintzarekin.

Eraikin hau jabeek eraberritu dute Eusko Jaurlaritzaren eta Udalaren diru-laguntzarekin. Hala ere, auzoan egin diren beste eraberritze batzuetan ez bezala, kasu honetan arazo bat sortu zen obrak egikaritzeko orduan. Arazoa aurreikusi gabeko egitura arazoak antzematea izan zen, eta horrekin obren prezioa handitzea.

Familiek gain-kostu honi aurre egiteko zituzten zailtasunak ikusita, Udalak konpromisoa hartu zuen proiektuarekin kolaboratzeko, baina, horretarako eraikinaren birdentsifikazioa egiteko erabakia hartu zen orain erosi dituen bost etxebizitza berriak egiteko helburuarekin.