Albisteak

 

Sestao Kirolak, Sestaoko Udaleko Udal Kirol Zerbitzuak, Ibilbide Osasungarriak izeneko gida argitaratu du herritarren artean jarduera fisikoa sustatzeko helburuarekin. Zehatz esanda, esku-orri honek Sestaon eta inguruan zehar oinez egiteko zortzi ibilbide proposatzen ditu. Ibilbide horiek osasunaren mesedetan adituek gomendatzen dituzten eguneko 10.000 pausoak emateko aukera eskaintzen dute.

Kirola Sustatzeko Taldea izan da argitalpen hau egin duena, horren 250 ale argitaratu dira guztira, eta horretaz gain informazio panel bat jarri da Las Llanas kiroldegian, hori baita ibilbide gehienen abiapuntu eta helmuga.

Ibilbideek erdi mailako zailtasuna dute eta 4.7 (ibilbide laburrena) eta 6,8 (luzeena) kilometro arteko luzera. Gidak ibilbidean zehar jarraitu behar diren noranzkoak zehatz mehats deskribatzen dituen testuak jasotzen ditu, eta horrekin batera oinezkoak ibili behar duen zonaldearen satelite bidezko argazkia.

Kirola Sustatzeko Taldeak Kiroldegiko gimnasia taldeen laguntza izan du ibilbide bakoitzaren zailtasuna testatzeko. Sestao Kirolak, aurrerago ibilbide hauek egiteko irteera egutegia antolatzeko aukera aztertzen ari da.

Informazio gehiago (PDF 1,60MB)