Albisteak

 

Sestaoko Kirolak, Sestaoko Udalaren Udal Kirol Zerbitzuak, gida bat argitaratu du herritarrei makina-parkeak behar bezala erabiltzeko modua erakusteko.

Kirola Sustatzeko Taldea izan da argitalpenaren egilea. Kirola Sustatzeko Taldea bost gaztek osatzen du, Sestaokoak dira eta jarduera fisikoan lizentziatuak dira. Gazte hauek Udalean sei hilabetez kontratatuta egon dira Enplegu Planaren barruan kirolarekin eta jarduera fisikoarekin lotutako zenbait proiektu sustatzeko.

Sestaok bost makina-parke ditu La Benedicta, Sotera de la Mier, Portopín, Amador Palma eta Santa María parkeetan eta guztira 30 makina. Gidak makina bakoitzaren argazkia erakusten du eta ondoan errendimendu fisiko handiena ateratzeko erabilera egokienaren deskripzio laburra, eta bakoitzaren erabilerak osasunerako duen azalpena.

Interesatuek kiroldegietan jaso ahal dituzte gidak. Guztira 250 ale argitaratu dira.

Gida deskargatu (PDF 383KB)