Albisteak

 

556 lagunek parte hartu zuten atzo Sestaoko Udalak Las Llanas Udal Pilotalekuan antolatu zuen aurrekontu parte-hartzaileen herri bozketa egunean.

Jendeak 175.000 euro inbertitzeko 24 kandidatura finalisten artean gehien gustatzen zitzaionan bozkatzeko aukera izan zuen. Bozka gehien Las Llanas Udal Kiroldegia egokitzea izan zen emakumeentzako aldagela jarrita, eta ondoren Txabarri kalen Poliziaren komisaldegia irekitzea eta hiri-baratzeak sortzea, hurrenkera horretan.

Eguna lasai igaro zen. Jendea tantaka joan zen botoa ematera goizeko 10etatik arratsaldeko hiruak arte. Bazkal orduan eta bazkalostean jende gutxik eman zuen botoa, eta arratsaldeko 17:00etatik ixteko ordura artea, zortzietara arte alegia, parte-hartze handiagoa izan zen.

Pilotalekua itxi ondoren, botoen kontaketa egin zen, eta emaitzak honako hauek izan ziren:

Emandako botoak guztira: 556

Boto zuriak: 6

Boto baliogabeak: 10

Proposamen finalisten klasifikazioa:

1- Udal Pilotalekua egokitzea emakumeen aldagela jarrita. 99 boto.

2- Hiru Kontseiluen Plazan Poliziaren komisaldegia irekitzea: 81 boto.

3- Hiri-baratzeak sortzea: 61 boto.

4- Las Camporras parkean jarduera anitzeko parkea eraikitzea: 39 boto.

5- Parkeren bat estali eta umeen jolasak eguneratzea: 37 boto.

6- Kasko Plazako pergola estaltzea: 31 boto.

7- Kiroldegietako aldagelak egokitzea: 25 boto.

8- Kiroldegiko fitness makinak aldatzea: 20 boto.

9- Umeentzako igerilekua eraikitzea: 18 boto.

10- Kuetoko Gurutzearen eta Portopin Parkearen artean farolak jartzea: 17 boto.

11- Doctor Fleming kalean espaloiak berritzea: 16 boto.

12- Las Camporras parkean hiri altzariak aldatzea eta argiztapena hobetzea: 15 boto.

13- Udal Liburutegiko altzariak aldatzea: 14 boto.

14 Sotera de la Mier kaleko espaloiak konpontzea: 13 boto.

15- Doctor Ferran kaleko espaloiak egokitzea: 13 boto.

16- Txakurgunea eraberritzea: 11 boto.

17- Markonzaga Parkean adinekoen gimnasia makinak jartzea: 11 boto.

18- Bizikleta elektrikoak erostea: 10 boto.

19- Las Camporras parkeko umeen jolasgunea zabaltzea: 6 boto.

20- Elizako Parkean aisialdi gune bat sortzea: 6 boto.

21- Kuetoko Gizarte ZENTROAN altzari berriak jartzea: 3 boto.

22- Ibilgailu elektrikoentzako bateria-kargagailuak: 2 boto.

23- Txabarri kalean hondakinak batzeko buzoiak kentzea: 2 boto.

24- Interes puntuak eta turistikoak sustatzeko APP-ak: boto 1.

Udalak eskerrak eman dizkie bozka ematera hurbildu ziren guztiei eta jakinarazi du berehala jarriko dela "lanean" 175.000 euro horiek bukatu arte inbertitzeko.

Herri Kontsultaren Akta Orokorra (PDF 533KB)