Albisteak

 
Ekainean zehar Behargintzak SPRI-rekin elkarlanean eta Inplantalari programaren bidez, 4 orduko hiru praktika tailer antolatuko ditu Sestaoko enpresa sarean erreminta digitalen erabilera sustatzeko, horiek baliagarriak izango dira enpresaren segurtasuna sendotu edo interneten bidez euren produktu eta zerbitzuak hobeto ezagutarazteko.

Jarduketa hauek honako hauei zuzenduta daude: Edozein enpresa sektoreko mikro enpresa, autonomo eta ekintzaileei (Merkataritza eta Ostalaritza salbu), eguneroko lan profesionalean teknologiak integratzeko interesa eta jarrera dutenak eta euren negozio ereduentzat balio ekarpenak bilatzen ari direnak.

Non: Sestaoko Behargintza (Txabarri kalea, 20)

Plaza mugatuak: 4-5 partaidetako talde txikia.

Mikro-enpresarako ziber-segurtasuna

Ezagutu eta zure enpresan sar itzazu informazioa trukatu eta segurtasunez nabigatzeko baliabide digitalen erabilera seguruagoa egiten dituzten praktika eta tresnak.

Mikro-enpresa bat izan ditzakeen ZIBER-ERASOAK

  • Noraino da segurua nire enpresa gaur egun
  • Zein da arriskua baliabide digitalak erabiltzen ditudanean
  • Zein dira ziber-eraso arruntenak eta zergatik ematen dira
  • Zer egin ziber-eraso baten aurrean

BALIABIDE DIGITALAK zuzen erabiltzeko SEGURTASUNA

  • Komunikazioetan eta informazio digitala igortzerakoan bermeak eskaintzen dituzten segurtasun praktikak eta tresnak
  • Lainoan datuak trukatzea seguru egingo duten jardunbide egokiei buruzko ezagutza
  • Ziber-erasoak izateko aukera murrizteko sistema eta ekipoen egokitzapena
  • Interneten seguru nabigatzea
  • Gure sistema eta kontuetan sartzeko pasahitz seguruak
  • Segurtasun-kopiak: Gure artxibo garrantzitsuen segurtasun-kopiak egiteko era ezberdinak
  • Antivirus-a
  • Posta elektroniko segurua
  • Dokumentu babestuen sinadura digitala
  • Mugikorren eta USB-aren erabilera segurua
  • Zer da Ingeniaritza soziala eta zein neurri hartu behar dugu

Eguna eta ordua:

  1. Aukera: Astelehena, ekainak 4, 9:00etatik 13:00etara
  2. Aukera: Astelehena, ekainak 11, 9:00etatik 13:00etara 

Eraman beharrekoa: Partaide bakoitzak ekipo propioa eramango du (ordenagailu eramangarria edo antzekoa). Ekiporik izan ezean, kontsultatu.

Mikroenpresa 4.0 - Sustapen aktiboa

Sustatu zure enpresa Interneten eta erabili eraginkorragoa egingo duten teknologiak. Eman zure burua ezagutzera Interneten, heldu bero gehiagorengana, fidelizatu zuzendutako sustapen-kanpainen bidez.

Enpresa AGERIKOAGOA KOKAPEN BIRTUALA erabilita, sarean agertu eta bezeroari zure negozioa aurkitzen laguntzeko.

  • QR kodeak azkar eta zuzen sartzeko; bezeroa zure enpresari buruzko informazio digitalera iristen laguntzeko horiek sortzea eta dituzten onurak eta baliagarritasunak.
  • Enpresaren datuak dituzten mapa birtualak; enpresaren kokapena bilatzaileen mapa garrantzitsuenetan agerian egoteko.
  • Online ospea: sektoreari, konpetentziari eta gutaz argitaratzen denari buruzko berriak ezagutzeko sareko alertak.
  • Web orriak egoki kokatzeko aholkularitza.

BEZERO GEHIAGO dituen enpresa SAREAN NEGOZIOAREN SUSTAPEN AKTIBOA eginez , bezero berriak erakarri eta salmentak eragiteko

  • Dinamizazioa sare sozialetan; zein dira egokienak nire sektorearentzat eta nola zuzendu behar naizen bezeroengana
  • Publizitatea Interneten; Nola eta noiz egin online publizitate kanpainak
  • Sare sozialetan iragarkiak kudeatu eta sortzea presentzia profesionala izanda
  • Datuen ustiaketa: Nola kontsultatu eta interpretatu bezeroen portaerari buruzko datuak

LAINOAN BILTEGIRATUZ denbora eta kostuetan AURREZKI HANDIAGOA izango duen enpresa, harremanak arindu (online eta talde lana), eta denbora eta kostua segurtasunez murrizteko

  • METAPOSTA; Eusko Jaurlaritzaren dokumentazio postontzia
  • Artxiboen gordailuak lainoan; Dropbox, Google Drive, etab.
  • Elkarlaneko egutegien kudeaketa

SALMENTA HANDIAGOAK dituzten enpresak bezeroak fidelizatzeko ONLINE MARKETIGN-A erabilita

  • Izena emana duten bezeroei Mailing edo mezu masiboen bidezko sustapena: Mailing-aren diseinua eta igorpen segmentatua
  • Bezeroarekin komunikatzeko beste zenbait baliabide WhatsApp Business berriarekin
  • DBLO betetzeko aholkularitza eta Datuen Babeserako Araudi Orokor Beriraren (DBAO) gaineko erreferentziak.
  • Datuen ustiaketa: Nola kontsultatu eta interpretatu bezeroen portaerari buruzko datuak.

Eguna eta ordua: Osteguna, ekainak 28, 10:00etatik 14:00etara

Informazio gehiago eta izena ematea Behargintzan: 94 472 17 26

SPRI-ren informazio orria (PDF 603KB)