Albisteak

 

Sestao Kirolak Udal Zerbitzuak kirol campus bat antolatuko du udan zehar familiak bizitza familiarra eta lan arlokoa kontziliatzen laguntzeko, udalerriko gazteen arteko harremanei laguntzeko eta jarduera fisikoaren bidez bizitza osasuntsu eta osasungarria sustatzeko.

Programa hau 4 eta 16 urte bitarteko haurrei begira egin da. La Benedicta Udal Kiroldegian garatuko da uztailaren 2tik abuztuaren 10era bitartean guztira sei asteko jarduera eskainiz. Campusa zabalik egongo da 9:30etik 14:00etara; hala eta guztiz ere Sestao Kirolak familiei sarrera 9:00etara aurreratzeko aukera eskainiko die eta irteera 14:30era luzatzea, eta baita instalazioetan bazkaltzekoa ere 15:30ean amaitzeko.

Campusak ur eta lurreko jarduerak izango ditu eta jolasak, dantzak, igeritokia eta bestelako kirol jarduerak ingurua ezagutzeko txangoekin tartekatuko ditu.

Maiatzaren 10ean ireki zen izena emateko epea Las Llanas Udal Kiroldegian eta maiatzaren 31n itxiko da. Campuseko matrikulazioa asteka egingo da eta oinarrizko prezioa 43 eta 72,50 euro tartekoa izango da, aste bakoitzak dituen egun baliodun eta izena ematen duena Sestao Kirolak zerbitzuaren bazkidea den ala ez kontuan hartuta.

Iaz batez besteko 65 neska-mutilek parte hartu zuen asteko, eta aurten ere kopuru hori errepikatzea espero da. Hasera batean, ez da plaza mugarik jarri eta eskabide guztiei erantzutea espero da.