Albisteak

 
Sestaoko Udaleko Kultura atalak “Liburuaren Eguna” ospatuko du Alazne Díez Muñiz Deustuko Unibertsitatean Antropologia Doktorearen “La memoria, herida abierta. Guerra Civil y Franquismo” liburuaren aurkezpenarekin. Ekitaldia Udal Liburutegian izango da 19:00etan eta bertan Gogoan Sestao Elkarteko Angel Ajak parte hartuko du. Udalak hogei ale banatuko ditu aurkezpenera doazenen artean. Gainera bost ale erosi dira Udalaren bibliografia funtserako.