Albisteak

 
Fase honen helburua da aurretik egindako lanaren eta parte-hartzearen ondorioz eremu funtzionalerako proposatutako lurralde eredua deskribatzen duen Aurrerapena helaraztea.

Hasierako Onespenerako Dokumentuaren prestaketa hasi aurretik, ekarpenak eta aldaketak biltzeko hainbat ekintza proposatzen dira, besteak beste, aipatutako Dokumentuari buruzko erakusketa ibiltaria.

Sestaon, erakusketa maiatzaren 7tik 11ra bitartean ikusi ahal izango da, Udal liburutegian. Horrekin batera, postontzia eta galdetegiak egongo dira herritarrek ekarpenak bertan egin ahal izateko.

Erakusketa bisitatzeaz gain, web-orri honetan www.bizkaia.eus/LPPBMberrikuspena eta sare sozialetan (Facebook: Lurralde Bizia eta Twitter: @lurraldebizia) agertzen diren eguneratzeak jarraitu ditzakezue, LPPren berrikuspenari, parte-hartze prozesuari eta ekintzen egutegiari buruzko informazio guztiarekin.