Albisteak

 
Arcelor Mittal enpresak 600 metroko luzera eta 2.5eko garaierako hesia jarriko du Labe Garaiaren eta La Benedictarako errepidearen azpialdetik altzairutegiaren lursailak itxi eta espazio publikotik banatzeko. Udalak baimena eman du obrak egiteko, hauek bost hilabeteko epea izango dute egiteko eta aurrekontua 240.000 eurokoa izango da. Altzairutegiaren eta jabari publikoko lurren arteko banaketa fisikoa Arcelor Mittal enpresaren lurzorua erregularizatzeko egin den birbanaketaren emaitza da.