Albisteak

 
Apirilaren 16an, astelehena, 14:15etik 16:15era Sestaoko enpresentzako 20. Networking Topaketa ospatuko da Behargintzan.

Behargintzak, Neworking saioen bitartez, udalerriko enpresen harremanetarako sarea zabaltzen laguntzen du. Parte-hartzaileen motibazioa lantzen da, prestakuntza jarduera batean parte hartzeaz batera.

Proiektu honek Sestaoko enpresen arteko informazioa eta esperientzien trukea sustatzen du, parte hartzen dutenen artean zenbait lankidetza interesgarri ahalbidetuz.

Oraingo honetan, harremanak zabaltzeko dinamikan parte hartzeaz gain, Neuromarketinga zer den eta zentzumenak eta emozioak erabiliz bezeroak irabazteko nola erabili behar den jakiteko tailer bat egongo da.

Izena emateko epea zabalik dago eta Behargintzara deituta egin daiteke: 94 472 17 26.