Albisteak

 

Prestakuntza eta ezagutzak hobetzeko helburuarekin, ekintzaileei eta enpresa txikiei aholkularitza emateko lanarekin jarraituz, Behargintzak Sestaoko ekintzaile, autonomo eta mikropymeentzako hiru informazio jardunaldi antolatuko ditu.

  • Mutua:
Lan istripuak eta Gizarte Segurantzako gaixotasun profesionalen Mutua aukeratzeko orduan kontuan hartu beharrekoak.2018ko apirilak 19, osteguna, 10:00etan (90 minutu inguruko iraupena).Jardunaldia MUTUALIAko Teknikoek emango dute
  • 360º Diseinua (Branding-a) eta Marken Erregistroa:
Marka bat sortu, eraiki eta garatzeko prozesua. Patente eta Marken Espainiako Bulegoan Erregistratzea.2018ko apirilak 26, osteguna, 10:30en (120 minutu inguruko iraupena).360º Diseinuaren jardunaldia LEMING DISEÑO enpresako Maika Prado andreak eta Behargintzako Teknikariek emango dute.
  • Kanpoko Prebentzio-Zerbitzua
Lan arriskuen prebentzioa Prebentzioa zerbitzuan beharrezkoak izan daitezkeen jarduketak, prebentzioaren antolaketan sor daitezkeen ardurak, etab.2018ko maiatzak 10, osteguna, 10:00etan (90 minutu inguruko iraupena).IMQ Prebentzioko Teknikariek aurkeztutako jardunaldia.

Jardunaldi guztiak Sestaoko Behargintza Zentroan izango dira (Txabarri kalea, 20)