Albisteak

 

Sestaoko Udalak martxoaren 9tik apirilaren 9a arte izango du zabalik alokairu erregimenean babes ofizialeko 28 etxebizitzaren zozketan parte hartzeko izena emateko epea.

Etxebizitzak Txabarri kaleko 27, 29, 33 eta 35 zenbakietan daude. Eraikin hauek guztiak Sestao Berri elkarte publikoak era integral batean eraberritutako eraikinak dira. 27 eta 29 atarietako eraberritze lanak pasa den azaroan amaitu ziren, eta 33 eta 35 atarietan oraindik obrak egiten ari badira ere apirilaren 30erako obrak amaituta egotea espero da.

Zozketan parte hartzeko interesa dutenek Udaletxeko Erregistro Orokorrean aurkeztu beharko dute eskabidea eta horrekin batera eredu ofiziala behar bezala beteta eta eskatzen den dokumentazioa.

Ogasuna eta Ondarea Atalean, Udaletxeko Erregistro Orokorrean eta web orri honetan daude inprimakiak, eta halaber etxebizitza hauen adjudikatzaile izan nahi dutenek bete behar dituzten baldintzen gaineko informazioa.