Albisteak

 

Bizi dugun eredu sozial, ekonomiko eta elkarbizitzako honetan oraindik jarraitu egiten du gertatzen onartu ezinezko indarkeria matxistak, enpleguen prekarietateak, soldaten arteko arrakalak, zaintza lanen banaketa ezberdinak, lan horiek ikustezin izateak, emakumeek politikan, kulturan, industrian, ekonomian eta hainbat alorretan benetan parte-hartze osoa izateko eragozpenek; hain zuzen ere emakumeen eta gizonen arteko ezberdintasuna etengabe sortzen duen eredua.

Euskadin ezberdintasunari buruzko datuak oso argiak dira:
1. Emakumeek bataz beste 3 ordu eta 23 minutu dedikatzen dituzte etxeko lanetara, eta gizonek ordu 1 eta 59 minutu.
2. Barne errejimenean etxeko lanetan ari diren emakumeen %46tik herena baino gehiago kontraturik gabe ari dira, eta sektore horretan %87a emakume etorkinak dira.
3. Emakumeen okupazio tasa %44koa da, eta gizonena, aldiz, %54koa.
4. Lanaldi partzialetan ari direnen %80 emakumeak dira.
5. Emakumeak kontraturik gabe ari direnetatik %75dira.
6. Euskadiko emakumeek gizonek baino 7.489 € gutxiago kobratzen dute, bataz beste, urtean.
7. Alarguntasun pentsioak osatzeko Dirusarrerak Bermatzeko Errentaren eskatzaileen %91 emakumeak dira.
8. Alkateen %75a gizonezkoak dira.

Egoeraz JABETUTA, Sestaoko Udalak honako konpromiso hauek hartuko ditu:

  • Sentsibilizazio eta trebakuntza-programak garatuko dituela, zaintzan eta etxeko lanetan gizonen erantzunkidetasuna sustatzeko eta erabakitzeko guneak emakumeekin partekatzeko.
  • Bere eskumenen alorrean lagunduko duela ezberdintasun guztiak ezabatzen,  zaintzen arloan gizarte-antolakuntza berria sustatuz.
  • Udaleko politikak genero-ikuspegiarekin garatuko dituela.
  • Balioen transmisioa azpimarratuko duela, berdintasunezko gizartea lortzeko kultura-aldaketak susta daitezen.

Azkenik, herritar guztiei, eta bereziki emakumeei, dei egiten die era aktiboan parte har dezaten Martxoaren 8an, Emakumeen Nazioarteko Egunean deitutako jarduera eta ekintza guztietan.

Kartela ikusi (PDF 2,45 KB)

Egitaraua (PDF, 187 KB)