Albisteak

 

Behargintzak enpresak sortzeko ikastaroa antolatuko du martxoan, eta horren helburua ekintzaileei negozio plana edo enpresa proiektua zehazten laguntzea izango da.

Ikastaro honetan, ekintzaileek negozio bat martxan jartzeko dauden era juridikoak, enpresa sortzeko izapidetze sozio-laboralak, negozio plana zelan gauzatu, zerga-betebeharrak zein diren ikasiko dute, azterketa ekonomikoa eta finantza azterketak egingo dira eta baita proiektua aurrera eramateko dauden laguntzak zein diren ere.

Ikastaroa martxoaren 1etik 9ra bitartean garatuko da, goizeko 9:30etik 13:30era eta guztira 30 prestakuntza ordu izango ditu. Behargintzak dituen instalazioetan emango da eta 12 plaza izango ditu. Interesatuak Behargintzak Txabarri kaleko 20.zenbakian dituen bulegoetara hurbil daitezke izena ematera.

Ikastaro hau eginda eta “Negozio Plana” elaboratuta 2017-2018 urterako Bizkaiko Foru Aldundiaren Ekonomia Sustapen Sailak dituen Diru-laguntza jaso ahal izango dituzu.

Diru-laguntza hauek 2017ko irailaren 16tik 2018ko irailaren 15era bitartean jarduera hasi duten enpresa edo autonomoei zuzenduta daude.

Behargintzak zerbitzu osagarri hauek bere instalazioetan eskaintzen ditu ekintzaileentzat, esaterako ekintzaileentzat interneterako sarbidea duten ordenagailuz hornitutako gela eta material bibliografikoa euren enpresa ideia lantzeko.

Ekintzaileentzako gela honek wifi lotura du zeure baliabide propioak erabiltzeko eta interneterako lotura izan dezazun zure ideia edo enpresa proiektua garatzeko behar duzun informazioa bilatu ahal izateko.

Era berean, urtean zehar ekintzailetzari buruzko tailer praktikoak egingo dira eta  hauek interes handikoak izango dira negozio propioa sortzeko asmoa dutenentzat.

Kartela aztertu (PDF 120 KB)