Albisteak

 

Udala eta www.euskalocio.eus web orria ados jarri dira "Ostiral Kulturalak" programaren funtzioak ikusteko sarreren salmenta telematikoaren zerbitzua ezartzeko.

Orain arte, sarrerak leihatilan baino ez dira saldu, hau ikuskizuna hasi baino ordu bete lehenago irekitzen da, eta era horretan ikusleen aukera bakarra Musika Eskolaren kanpoaldean ilara egitea izan da, euren sarrerak erosteko.

“Plataforma hau ezarrita, zerbitzu berri bat emango diogu ikuslegoari, honek modu eroso batean erosi ahal izango ditu sarrerak bere ordenagailu edo mugikorraren bidez, ilaran egon edo eguraldi txarra dagoenean hotzik edo euririk jasan beharrik gabe” adierazi du Eduardo Abad Kultura zinegotziak.

Proiektu hau martxoan jarriko da abian www.euskalocio.eus web orriaren bidez. Udalaren web orrian (www.sestao.eus), obren ondoan, online salmenta puntuan sartzeko link bat argitaratuko da.

Hasiera batean, Musika Eskolak guztira dituen 250 aulkietatik 72 internet bidez saltzea aurreikusten da, eta hauek aretoko erdiguneko lerroetakoak dira. Beste zati bat leihatilan saltzen jarraituko da, teknologia berriak erabiltzeko aukerarik ez duen jendearen eskaerari erantzuteko.

Sarrerak erosteko www.euskalocio.eus web orrian sartu eta ekitaldien egutegian klik egin behar da. Ondoren ikusi nahi den obra eta aulkiak aukeratu eta erosketa baieztatu. Kudeaketagatik kobratuko den komisioa 50 zentimo ingurukoa izango da ale bakoitzeko.