Albisteak

 

Sestaoko Behargintza zentroak, Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuaren laguntzarekin, ekintzaileentzako diru-laguntza programa bat zabaldu du.

Deialdiak bi programa mota hartzen ditu:

• Enpresa-ideia bat garatzeko diru-laguntzak, 1.000 Eurokoa parte-hartzaile bakoitzarentzat.

• Enpresa jarduera berriak abian jartzeko diru-laguntzak, 1.500 Eurokoa parte-hartzaile bakoitzarentzat.

Diru-laguntza % 15 handituko da ekintzailea emakumea bada, eta beste % 15, parte-hartzaileak 18 eta 30 urte bitarteko adina badu.

Hori guztia Lanbidek hurrengo web orrian horri buruz argitaratutako araudiak ezartzen dituen betebeharrak betetzera baldintzatuta dago.

3 hilabeteko iraupena duen programa hori 2018ko otsailaren 23tik maiatzaren 22ra garatuko da.

Programa Sestaon erroldatuta eta langabezian dauden 10 ekintzaileri zuzenduta dago.

Izena emateko epea zabalik dago eta otsailaren 21an, astelehena, 12:00etan amaituko da.

Eskabideak eta dokumentazioa Txabarri kaleko 20.zenbakian dagoen Sestaoko Behargintza Zentroan aurkeztuko dira.

Edozein informaziorako Behargintza Zentrora jo daiteke edo bestela Behargintzaren www.behargintzasestao.net edo Udalaren www.sestao.eus web orrian, hor aurkeztu beharreko dokumentazioa, laburpena eta dagokion araudia jasotzen dituen eskabide orriak deskarga daitezke.
Parte hartuko dutenen hautaketa-prozesua egiteko honako hau hartuko da kontuan:
• Sustatzailearen eta ideiaren egokitzapena / bateragarritasuna.
• Langabe emandako denbora.
•  Bideragarritasun-plana edo Negozioaren ideia.
Lehentasuna izango dute Behargintzaren ekintzailetza programan ari diren ekintzaileek.

Ficha inscripción (pdf 413 KB)