Albisteak

 

Udalak Merkataritza Bulego Teknikoa jarri du abian, helburua merkataritza txikiari profesionaltasuna handitzen, sektoreko profesionalek jasotzen duten informazioa hobetzen eta merkataritza eta ostalaritza dinamizatzeko jarduerak antolatzen laguntzea da.

Bulego hori zabalduta Merkatarien Elkartearen aldarrikapen bati erantzun nahi dio, honek, orain arte Barakaldorekin partekatzen zuen eguneroko kudeaketa egiteko laguntza udalerrian izatea eskatzen zuelako.

Merkataritza Bulego Teknikoa Behargintzaren bulegoetan kokatuta dago eta Ekonomia Sustapena arloko gainerako ekipoarekin partekatzen du espazioa. Luze gabe bulegoaren arduraduna establezimenduetatik pasatuko da ematen dituen zerbitzuen berri emateko.