Albisteak

 

Sestao Kirolak, Sestaoko Udaleko Udal Kirol Zerbitzuak lanean jarraitzen du kirol instalazioetako mantenua eta hobekuntza egiten eta bide horretan Las Llanas Kiroldegiko erabilera anitzeko gimnasioaren lurzorua aldatu du.

Espazio honen erabilerak izan duen higadurak batetik eta goiko solairutik sartu den urak eragindako arazoek bestetik, lurzorua aldatu beharra ekarri dute.

Obra hau egiteko inbertsioa 6.000 eurokoa izan da.