Albisteak

 

Sestaoko Udalak Begoñako Andra Mari ikastetxearen eta Lorenzo Llona kalearen artean kokatuta dagoen lurzoruan 48 etxebizitza, 68 garaje partzela, 48 traste gela eta merkataritza saltokiak eraikitzeko lizentzia eman du. La Salle Berria izena hartu duen hirigintza proiektu honek udalerriaren bihotzean erdi abandonatuta zegoen lurzorua urbanizatzeko aukera emango du eta horrekin batera San Pedro Plaza eta Bide Nagusiaren arteko lotura hobetuko du zonalde biak batzeko egingo den oinezkoentzako kaleari esker.

2000. urtean indarrean sartu zen Sestaoko Hirigintza Antolamenduaren Plan Orokorrak aurreikusten zuen hirigintzako egikaritze unitate hau egitea. Hala eta guztiz ere, proiektua ez zen gorpuzten hasi 2016 urtera arte; urte horretan enpresa batek jabetzan hartu zuen lurzorua eta Hirigintza arloan lehen urrats administratiboak ematen hasi zen. Harrezkero Plan Berezia eta Urbanizazio Proiektua tramitatu dira.

La Salle Berria proiektuaren lehen lanak urtarrilaren 3an hasi ziren obra egingo den zonaldea hesitu, Begoñako Andra Mari Ikastetxearen pilotalekua bota eta hezkuntza zentrora iristeko sarbidea Vicente Blasco Ibañez kaletik emanez. Udalak uste du eraikuntza lanak otsailean hasi eta 2019 urteko bukaerara arte luzatuko direla.