Albisteak

 

Eusko Jaurlaritzako Ingurumen, Lurralde Plangintza eta Etxebizitza Departamentuak bi diru-laguntza eman dizkio Sestaoko Udalari Txabarri-El Sol Arearen urbanizazioa birgaitzeko. “Birgaitze integratuko areetan edo degradatutako bizitegi areetan hirigintza eta eraikuntzako ondarea birgaitzeko diru-laguntza programaren" babesean, 333.072 euroko diru-laguntza bideratu da Vicente Diez parkea eraberritzeko obren 1. Faseari ekiteko eta 319.026 euroko beste diru-laguntza bat Karrantza-El Sol kalea berriro urbanizatzeko.

Karrantza-El Sol kalearen proiektuaren lizitazioa 540.613 eurokoa da eta espazio hori parke bihurtzea aurreikusten du, iazko udaberrian eraitsi ziren etxebizitza zaharrak zeuden tokian geratzen den orubeak eskaintzen duen espazioari esker. Gaur egungo espazioak hezi bisualak ditu horma bat dela eta, zoladura hondatuta dago eta hezi arkitektonikoak direla eta irisgarritasuna ez da egokia.

Horregatik zoladura hobetu, Karrantza eta El Sol kalea arrapala bidez hobeto komunikatu, zerbitzu publikoen sare osoa modernizatu eta egoteko eta lorategi gune berriak sortzeko lanak egitea planteatzen da, era horretan auzoa gaur egun hartzen ari den irudi modernoarekin bat egiten duen hiri-gunea sortuz.

Vicente Díez kaleari dagokionean, proiektuaren lizitazio kostea 483.131 eurokoa da eta erreforma honen helburua zonaldeko hiriko irisgarritasun arazoak konpondu eta hezi arkitektonikorik gabeko erabilera publikoko plaza berria egitea da. Proiektuaren tamaina ikusita bi fasetan banatu da eta lehenengo fasearen helburua Txabarri kalearen eta Lantegi Batuak ekoizpen zentroaren eta Los Baños kalearen arteko irisgarritasuna konpontzea da horretarako igogailu bat eta pasabide bat egingo direlarik. Gainera, pasabide honek 2. Fasean urbanizatuko den plazari gune estali bat eskainiko dio. Igogailuak hiru geraleku izango ditu eta 9 metroko desnibela izango du.

Instituzioen lankidetza hiri-birigaitzean

Proiektu biak 2017 urtean zehar idatzi dira Eusko Jaurlaritzak 2016 urtearen bukaeran Udalari emandako 35.000 euroko diru-laguntza bati esker. Udalak 2018 urtean bere diru-baliabideak erabilita finantziazioa osatzea aurreikusten du eta lizitazio prozesuari bultzada bat ematea.

Josu Bergara Sestaoko alkateak adierazi duenez “Eusko Jaurlaritzaren eta Udalaren arteko lankidetza instituzionalari esker, Txabarri-El Sol arearen birgaitze integralaren birgaitze urbanistikoa gero eta errealitate nabariagoa da”. Dena dela, gaur arte eraikinak eraberritzea eta infraetxeak kentzea izan badira auzoaren eraldaketaren protagonistak, “orain fase berri bat hasten da eta hor espazio publikoen erreformari ere ekingo diogu” azpimarratu du alkateak.

Pedro Jaúregui Etxebizitza sailburuordeak bere aldetik Sestaon egiten ari den esku-hartzea Iñaki Arriolak zuzentzen duen Sailak hiri-birgaitzean egindako erronkaren adibide gisa jarri du. “Auzo zaharrak modu integralena eraberritzea gure hiriak biziberritzeko eta gizarte eta hirigintza arloan integratuago egiteko erarik onena da” esan du Jaúreguik, eta lurzoru berriak urbanizatzearen aldean degradatutako areak eraberritzeak dituen onura sozialak, ekonomikoak eta ingurumenekoak azpimarratu ditu.