Albisteak

 

Sestaoko Udaltzaingoak gidatzeko orduan alkohola eta drogak hartzearen eraginari buruzko kontzientziazio-kanpaina berria egingo du datorren astean. Kanpaina datorren astelehenean, abenduak 11, hasiko da eta igandera arte, abenduak 17, luzatuko da.

Kontrolak ausaz eta ordu ezberdinetan egingo dira ibilgailu gehien dabilen bide sareetan, helburua trafiko istripuen eragile nagusienetakoa eta errepidean dagoen faktore arriskutsuenetako bati aurre egitea delarik.

Ekimen hau Euskadiko Bide Segurtasun eta Mugikortasun Seguruko Plan Estrategikoaren barruan kokatzen da eta Ertzaintzarekin koordinatuta egingo da. Izan ere, urte hasieran Ertzaintzaren eta Euskadiko tokiko polizien arteko bilera bat egon zen eta bertan segurtasun gorputz bakoitzak egin beharreko trafiko kanpainak ezarri ziren.